berria.info

 

Larunbata, 2013ko abenduak 28a.

 

Ofizialtasunaren aldeko aldarria presente izango da.

 

ESAITek herri argazkia antolatu du Pagasarrin 12:00etarako, eta manifestazioa 18:30erako, Areatzatik abiatuta.

 

J. E.

 

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena egingo du beste behin euskal selekzioak jokatuko duen partidaren harira. Bi ekintza egingo ditu. Aurrenekoa 12:00etan egingo du, Pagasarri mendiaren tontorrean. Han ofizialtasunaren aldeko herri argazkia aterako dute. 18:30ean egingo dute bigarren ekintza, manifestazio bat, Areatzan hasi eta San Mameseraino. Aurtengoan ez dute txosnarik, ez jairik antolatuko. Ofizialtasunaren aldarrikapena «kirolaren praktika osasuntsu baten bitartez» egin nahi du ESAITek. Izan ere, egunak hartu duen garrantziarekin arduratuta dago iritzi taldea, «mozkor egun eta seriotasunik gabeko jai erraldoi bat» bilakatu baita.